Ir directamente al contenido

Soinuenea

  • EU
  • ES
  • EN
  • FR

Soinubila egitasmoa

Bilatzaile
aurreratua

  • Nabarmenak
  • Esploratu

Soinubila egitasmoa

Soinubila egitasmoarekin ikasleak herri ondare materiala eta immateriala

biltzera, katalogatzera eta honen inguruan hausnartzera bultzatu nahi ditugu.

Herri-musikaren bilketa zer den eta nondik has litekeen azalduko dugu eta ondare materialaren eta immaterialaren arteko ezberdintasunak aurkeztuko ditugu.

Bigarren Hezkuntzako ikasleei eskainia da. Maila bakoitzean ikasleen ezagutza eta gaitasunak ezberdinak direnez, ekintzaren planteamendua malgua eta moldagarria izando da.

Ikastetxetan gauzatuko dugun egitasmoak saio bakoitzean fase ezberdinak izando ditu:

1- Soinu-tresnen sailkapen zientifikoa. Galdetegi baten

laguntzaz, denen artean herrian/auzoan aurki ditzakegun soinu-tresnen mapa

osatuko dugu; mapa horri une oro elementu berriak gehitu ahal izango dizkiogu.

Ondare immaterialaren gaia problematizatuko dugu. Ahotsa ez al da soinutresna? Kantua nola jaso daiteke? Eta dantza? Saio honetan elementu

materialak eta immaterialak nola jaso eta katalogatu daitezkeen eztabaidatuko

dugu. Katalogazio fitxa eredu bat adostuko dugu, ikasleek bilketa lanerako

oinarri bat izan dezaten.

2- Galdeketa. Ikasle bakoitzak etxean edo inguruan galdetuko du, familian

edo auzoan pertsona edo elkarteren batek soinu-tresnarik baduen, kanturik edo

dantzarik badakien. Talde txikietan nork bere aurkikuntzak konpartituko ditu, eta

talde bakoitzak elementu material bat eta immaterial bat aukeratuko ditu

proiektuan zehar katalogatzeko. Kultura desberdinetako elementuak eta publiko

zabalarentzat ezezagunak izan daitezkeenak aukeratzea hobetsiko dugu.

Informatzaileengana nola gerturatu eztabaidatuko dugu. Zer galdetuko diegun,

ondarea nola bilduko dugun, biltzen duguna sarean hedatzeko baimena idatziz

jasoko dugun eta abar hausnartuko dugu. Saio bakoitzean talde bakoitzak bere

aurrerapausoak eta zailtasunak konpartituko ditu.

3- Aurkezpena. Talde bakoitzak bildutako ondareari buruzko aurkezpena egingo du, ikastetxean bertan edo herrian. Borondaterik badago, ikasleek bildutakoa plataforma digital batera igoko da, ikastetxearen web orrialdera edo Youtubeko kanalera, Soinuenearen errepositoriora edo egokia izan daitekeen beste batera.

Nabarmenak

  • Soinubila egitasmoa

Jose Mariano Barrenetxea Bilduma Soinuenearen bilduma bat da

Beste bilduma batzuk

Juan Mari Beltran ArguiƱena Bilduma

Bilduma ikusi

Jose Mariano Barrenetxea Bilduma

Bilduma ikusi

Soinu-tresnak euskal herri musikan: Entziklopedia

Bilduma ikusi

Harpidetu zaitez gure buletinara jardunaldi guztien berri izateko

JARRAITU GAITZAZU

  • Facebook
  • Google+
  • Youtube
  • Flickr
  • Vimeo
  • Issuu
  • SoundCloud
Soinuenea

Tel/Fax 943 493 578

soinuenea@soinuenea.eus

Tornola kalea, 6 - 20180 OIARTZUN

  • Nola iritsi
  • Kontaktua

TESTU LEGALAK

  • Erabilpen baldintzak
  • Pribatutasun prolitika
  • Cookiei buruzko politika
Licencia de Creative Commons
Lotura-k web garapena enpresa gipuzkoa garatuta
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.
Onartu Konfiguratu

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.